Haurrekiko harremana (joao)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-24 20:16

Haurtzaroa, a zalako garaia... gustoko izango nuke nire ume garaira itzultzea, baina zoritxarez ezinezko dut. Umea nintzenean polita nintzeela dio amak (orain badirudi ezetz) ile kizkur horizka eta begi argiagoak bainituen, baina dirudinez ez nintzen oso ona izan, nire amak dioenez norbaitek hartzen ninduenean "ai ze polita..." eta horrelakoak esanez nik bat-batean ostikoak ematen nizkion ero bat izango banintz bezala, gainera nik nire klasekideek diotenez beraiekin ez nintzen oso ondo portatzen, klaseko matoi modukoa bainintzen, besteei jostailuak kentzen nizkien, batzuetan jo, edota bokata kendu, zorionez gaur egun asko aldatu naiz eta nire ustez pertsona ona naiz.
 
Gaur egun naizen pertsona izatera ailegatzeko hainbat bizipen izan ditut eta hartatik ikasitako irakaspenak heldutasunera bideratu naute. Inoiz ahaztuko ez dudan horietako bizipen bat oso txikia nintenean gertatu zen, konkretuki 5 urte nituenean. Klasean Playmobil delako jostailuak genituen eta nik izugarri nituen gustoko, horregatik egun batean bururatu zitzaidan Playmobil pieza batzuk lapurtzea. Etxera ailegatutakoan amak piezak ikusi eta nndik atera ziren galdetu zidan, nik gezurra esanez aurkitu nituela esan nion eta nire amak (tontoa ez zena) jipoi ederra heman zidan (ez zen hainbesterako izan) nik egia esan arte, hurreno egunean piezak buetatu eta barkamena eskatu nuen, holan ikasi nuen lapurreta gauza ona ez dela.
 
Amaitzeko aita eta ama guziei gomendio bat emango diet.Txikitxoa nintzenean ume superbabestu horietako bat izan banintz, ziuraski gaur egun bakarrik defendatzen ez dakien gazte horietako bat izango nintzateke, horregatik aita guztei gomendatzen diet beren seme-alaba bakarrik moldatzen uztea etorkizunean autozufizienteak izan daitezen.Gaur egun gurasoei esketzen diet beti neure burua bakarrik defendatzera bultzatu izana.


Utzi iruzkina: