Haurrekiko Harremana (Jessica)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-28 12:38

Orain dela urte batzuk, edonor bezala, haur bat izan nintzen. Amaren eta aitaren arteko "maitasunetik" jaio nintzen eta nahiko nuke hiltzerakoan berdin izan nendin.

Amak hainbat istrio kontatzen ibili zait. Istorio barregarriak, tristeak, alaiak...Istorio asko eta asko gertatu dira nire haurtzaroan zehar. Amak esan zidan bi urterekin mozkortu nintzela. Zergatia? Barregarria irudituko zaizue baina egun batean amamarekin nenbilen parkean. Amama zaharra zen jada, eta azken batean, ni bezalako neskato bihurri batekin, ahitu egin nizkion indarrak. Etxera ailegatu eta amama, beti bezala, ardo kopatxo bat hatu zien egongelam, telebista ikusten zuen bitartean. Hain ahiturik zegoen amama, azkenean lotan geratu zen. Geroago amama jaiki egin zen eta bere ardo kopatxoa hutsik zegoen eta ni bere alboan nengoen, lurrean botata, barrezka. Nork edan ote zuen amamaren ardoa?jajaj.

Azken batean ere, nire haurtzaroan gauza txarrak gertatzen ziren, baina birramonak esaten zidan beti "nahiz eta behin era berriro tupust egin, azken batean tupust egitea saihestuko dugu", eta hoti nire ustez egia da. Azken batean borroka batek ez daka ezer onik, eta nik, nahiz eta borrola bat galduta, garaile atera ahal zarela ikasi nuen, gorputzean zauri batzuk edukita ere.

Askota gertatzen da hainbat pertsonek esaten ditela guraso batzuek asko babesten dutela beraien seme-alabak. Nire ustez hori normala da. Edozein gurasok bere haurrak babestuko dituzte, batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago, baina hau beti gertatzen da gurasoek beraien seme-alabak maite dituztelako, eta hori munduan gauza normala da.


Utzi iruzkina: