Haurrekiko harremana (eneko)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-15 21:53

Haurrekiko Harremana

Ni haurtzaroan oso ume lasaia nintzen, eta beti nengoen irribarreka. Nire amak oraindik esaten dit ez nintzela ume negarti bat. Nire haurtzaroa Ugaon eman nuen bost urte nituen arte, gero Orduñara joan nintzen.

Umea nintzela nire arrebari lapurtu egiten nion dirua, eta nire arrebak amari estaen zion eta zigortzen ninduen, baina gaztea nintzenean oraindik zegitzen nuen gauza bera egiten. baina ikasi egin nuen, egun batean arrebak itzelezko zaplastada eman zidan gehiago lapur ez niezaion, eta gainera nire amak zigortu ninduen. Horrezkero ez diot gehiago lapurtu.

Nire ustez gehiegi babesten dira umeak gaur egun, gero nagusiak direnean arazoak edukiko dituzte beren bizimodua egiterakoan. Amak edo hobe esanda gurasoak gutxiago babestu beharko lituzkete umeak.


Utzi iruzkina: