Haurrekiko harremana( Ariane)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-15 22:43

Guztiok izan gara ume, helduak izatera iritsi garen arte. Hori delat eta,denok izan dugu haurtzaro bat. Nahiz eta hau guztiok izan, norberarena ez da bestearen bezalakoa izango, pertsona bakoitzak mundu bat delako.
Nire haurtzaroa, gogoratzen dudanaz behintzat, ezin naiz kexatu. Uste dut nahi nuen guztia ematen zidatela,noski, limite batera iritsiz.
Garai horretako bizipen bezala, gogora dezaket aitak bizikletaz ibiltzen erakutsi zidanean. Egun batzuk ikastea kostatu baizitzaidan ere, pena merezi izan zuen gaur egun nahi dudanean, bizikleta hartu al dezakedalako.
Gero ere, beste oroitzapen bezala gogoan daukat ostiral guztietan klaseko mutil guztiekin futbolean jokatzen gelditzen nintzenean; herriko plazan ostiral guztietan gutaz okupauta gelditzen zen.
Gainera, orain pozten nau pentsatzeak gaur egun ere betiko klasean egondako neska-mutilekin harremana mantentzen dudala eta nahiz eta egun batean, lanagatik edo beste arazoengatik, hauek ikusten jarraitzen ez badut ere, gogoan betiko eramango ditut.


Utzi iruzkina: