Gorputz Apaingarriak. Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-01-10 16:17

   Dena, gure gorputzarekiko dugun maitasuna eta apaintzeko joera duela ehundaka urte hasi zen. Honekin batera esan dezakegu apaintzeko erak aldatu direla baina Afrikan sortutako joera bat mantendu eta zabaldu da mundu osoan zehar: pircingak; eta baita lehen kartzelan egondako sinboloak ziren tatuajeak ere.

   Argi dago joera hauek kristolako arrakasta edukitzea normala dela, gizon-emakumeon miresmena gorputzengan handitu da eta pertsona bakoitzak bere burua dotoreago ikusi nahi du, batez ere gaztea zarenean. Esan dezakegu ohitura hau gehienbat gazteengan ematen dela eta orduan egitea ez du tatuajeen kasuan atzerako bueltarik. Hala ere garestiegia den laser prozesu bat asmatu dute tatuajeak ezabatzeko. Pircingak beste alde batetik, kentzean pixkanaka zuloa itzi eta desagertzen da gehienetan.

   Nire ustez bi gauza hauek egin baino lehen ondo pentsatu behar da eta infekzioak kontuan hartu ez baita berdinan pircing bat belarrian, titian baino edo tatu bat sorbaldean, gerrian bezala. Hala ere ondo iruditzen zait bakoitzak bere gorputzarekin nahi duena egin dezala, gizarte alai bat lor dezagun.


Utzi iruzkina: