Gorputz Apaingarriak (Iñigo)
Gorputza apaintzea, beharrezko kontua bilakatu da azken urteetan gizarteak jasan duen aldaketa nabaria dela eta. Batez ere gazteek, era berriak bilatu dituzte haien itxura apaintzeko; hala nola, piercing-ak edo tatuajeak.
Gaur egungo munduan, itxurari garrantzi haundia ematen zaio komunikabideen garapena dela eta beste gauza batzuen artean. Honen aurrean batzuek, inpresioa sortzeko helburuarekin modu berriak bilatu dituzte haien gorputza apaintzeko.
Hala ere, apainketa hauek arriskutsuak izan daitezke eta kontu handiz ibiltzeko beharra dago gaixotasunik edo infekziorik ez hartzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: