GORPUTZ APAINGARRIAK Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-17 15:30

Gizakia betidanik apaindu izan du bere gorputza, bai jantziekin, zein eraztun edo kolganteeekin. Biana gaur egungo gazteek oso estetika berezia daramtela esan daiteke: ipudi azpitik eramaten diren prakak, ipurditik gora eramaten diren soinekoak, kolore fosforitoz egindako kamisetak, jakak, e.a Moda berri guztien artean, agian apurtzaileena "piercing" delakoena izan daiteke. Gaur egun oso gauza normaltzat hartzen dugu aurpegia zuloz betea daraman neska edo mutil bat ikustea. Piercing-ak gizartean perretxikoak basoan bezainbeste ikus ditzazkegu. Halaber, aipatzekoa da jendea haren gorputzeko edozein toki zulatatzen duela: sudurra, ahoa, besoa, zakila... Niri, egia esan oso moda arraroa iruditzen zaidan arren, bakoitzak haren gorputzarekin nahi duena egin dezakeela uste dut, eta batzuk kaltegarriak direla badiote ere, uste dut piercinge bat egiteagatik inor ez dela hil. Guzti honekin esan dezaket "piercingak" gaur egungo moda direla, eta arraroa badirudi ere, atzera bagiratuz gero antzeko moda arraroak aurkituko ditugula, hala nola azal zuria izatearen obsesioa. Beraz gizakia iraganean arraroa izan dela, orainean arraroa badela, eta etorkizunean arraroa izango dela baieztatu dezakegu.


Utzi iruzkina: