Gorputz apaingarriak (Ariane)
Gaur egun bizi garen gizartea nahiko modernoa da. Teknologia ere aurreratua egonteaz aparte, jendea geroz eta modernoago janzten da, bere gorputzan tatuajeak eginez edota piercing-ak ere.
Nire ikuspuntutik, tatuajeak adibidez egitea, hainbat abantaila izan ditzake,baina desabantailak ere bai.
Marrazkiak edota letrak tatuatu nahi badituzu zure gorputzan, ondo dago hori lantzen duten dendak egotea, azken finean, zuk nahi duzuna egitea delako eta hori zure esku egongo da. Hau abantail bezala izango genuke eta bestetik, desabantai bezala esan ahal genuke tatuaje bat jarri eta gero, hau infektatu ahal daitekeela. Hori dela eta, azala gaizki jartzeaz aparte, honi atentzio minimo bat jartzea suposatzen du behin betiko zenda dadin. Gainera, oso zihur egon behar zara hau egiterako orduan,gero bizitza osorako iraunduko baitizu. Honetaz aparte, kontuan hartu behar dugu ere, gorputzako zein partetan egingo dugun,hainbat kasutan berezitasun batzuk baititu. Adibidez, emakumeen kasuan, badaude gorputzeko hainbat atala medikuek bertan egitea gomendatzen ez dutena. Horra hor, tripan, ume bat edukitzen baldin baduzu, logikoa denez tripa denboraren poderioz handiagotu egingo da eta beraz, larrua luzatzen joango da eta honekin batera daukagun tatuajea desitxuratzen joango da ere. Horregatik, parte horretan, adibidez, ez da oso gomendagarria egitea.
Beraz, eta hau guztia esan ondoren, nire iritziz, gai hau norberaren kabuz egongo da tatuajeak edota piercing-ak egitea a la ez. Niri, behintzat, tatuajeak ez bezala, piercing-ak bai gustatzen zaizkit baina ez bat baino gehiago jartzea, hori gehiegi iruditzen zaidalako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: