GEZURRA- Edurne Toscano
Gizakia gezurrak zergatik esaten dituen zehaztea oso zaila da. Batzuk ondo geratzeko esaten dituzte gezurrak, ez direnaren plantak egiteko; beste batzuk geratu ez den zerbait ezkutatzeko; eta beste batzuk inkoszienteki ateratzen zaielako. Hala ere, gezur guztiek daukate zerbait amankomunean, haien atzetik egia ezkutatzen dela.
Gezurra, normalean gauza txartzat hartzen bada ere, nork ez du noizbait gezurren bat esan? Altxa dezala eskua! Bale, eskurik ez... Gezurra esatea gizakia gizaki egiten duen faktore bat da. Gezurrak egunero aurki ditzazkegu: telebistan, klasean, lanean, eta denetatik txarrena, lagunartean edo bikote artean. Azken gezur hauek, besteak ez bezala, bihotzean min eman dezaketen gezurrak dira. Hauekin jolastea gure sentimenduekin jolastea da, izan ere gezurrak gezur diren bitartean ez dute minik ematen, baina gezurrak egi bihurtutakoan negarra ere piztu dezakete.
Nik badakit gizakiaren ezaugarri bat dela haitz berdinarekin etengabe estropezu egitea, baina honi erreparatuta, neur dezagun gure bizitzaren zergatia eta jarrai dezagun bidea egia aurretik izanda.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: