Gezurra

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-18 20:13

   Gezurraren definizioa bi modutan interpreta dezakegu. Pertsona batzuen ustez gezurraren definizioa da egia esaten ez denean eta beste gauza bat esaten dutenean, eta beste pertsona batzuentzat da egia moldatzen denean, hau da, egiaren erdia kontatzen denean edo explikazio oso urriak eta gainetik ematen direnean da.

   Gaur egun, gero eta gezur gehiago esaten dira, potilika, familia,lagunak...baina nabarmendu egin behar da negozio eta politikaren arloa. Esaldiak edo hitz egokiak bilatzen dira errealitatea margotzeko eta ez baldin badakigu bere hitz jokoa, ez gara konturatzen benetan gertatzen dena.

   Gezur baten aurrean baldin bagaude gezurrari mosorroa kendu behar diogu, errealitatea den bezala ager dadin.


Utzi iruzkina: