Gerra Kazetaritza unai
Egia esanda, kazetaritza arloan gehien gustuko dudana, gerra
kazetaritza da. Hau baita, egitan ordainsaria merezi duen
gutxienetarikoa (edo bakarra).
Gogoan dut EITB-ko kazetaria
den Mikel Aiestaran, Irakeko gerran zuzeneko bat egiten oteleko
balkoian bonbardaketa bat gertatzen zen bitartean. Hau ez da ba zure
arriskatzea? Baina, hobe lanbide hau es existitzea, honek guda guztien
amaiera suposatuko luke, baina ezinezkoa suertatuko zen ekonomia
ekoanomia kapitalistaren erorketa ekarriko bailukeen. Baina, arlo
ekonomikoa alde batera utzita, ez dut ulertzen nola betierezko
arriskuan dauden kazetari hauen lana; "prentsa" arrosean, lan egiten
dutenekin alderatu eta gutxiesten den. Ez da logiko ezta morala. Baina
(8) horrelakoa da bizitza (8) jendeak nahiago du famatuen bizitza
jakitea, gure munduan gertatzen dena baino. Nahiz eta informazioa oso manipulaturik egon. Adibide bat: Japongo lurrikarak ekarri zuen "Fukushima" zentral nuklearraren ia desagerpena, hasieratik ezkutatu zen. Egia jakin baldin bazen ez genuke gure buruen gainean berrogei urte baino gehiagoko bonba nuklearra. Nahiz eta, orain hondamendi nuklear bat gertatu den baieztatu, ez dakigu zelako eragin negatiboak izango dituen gugan. Oraindik ez baita frogatu segurua denik (guztiz kontrakoa).
Harira bueltatzen, nahiz eta kazetaritzako lanbidea gustuko izan, buruari bueltak emanez, ez dakit nola ez duten kazetari guztiek (edo gehienek) dimititzen ez baitute egia esaten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: