GERRA KAZETARITZA- Edurne Toscano

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-05-18 15:13

Gerrak mundua eraldatzen duten gertakizun latzak dira, gertatu diren, gertatzen ari diren, eta gertatuko direnak. Hori kontua izanda, nola heltzen dira gurera gerraren izugarrikeriak? Erantzuna gerra-kazetaritza da. Horri esker munduak gerraren benetako izaera zein den jakin dezake, txanponaren benetako aurpegia, benetan gertatzen ari denari buruzko ikuspegi objetibo bat.
Nire ustez, gerra kazetaritza berebiziko garrantzia dauka, izan ere errealiteta den bezalakoa azaltzea du helburu. Hala ere, era berean komunikabideek askotan gauzak eraldatu egiten dituztela uste dut, honela munduari erakutsi NAHI zaiona erakutsiz.
Bestalde, gerra kazetaritzaren garrantzia azpimarratzeaz gainera, honek suposatzen duen arriskua aipatzea garrantzizkoa dela iruditzen zait, izan ere, nik dakidanez jende ugari hil egin da gerraren muinoa munduari erakutsi nahian. Hortaz, zerbait goraipatu beharko bagenu, kazetariaren balentria izango litzateke dudarik gabe goripatzekoa.


Utzi iruzkina: