ESTRESA Ariane
Estresa ingelesetik datorren izena da,tentsioa esan nahi duena. Buruko ala gorputzeko tentsioa izendatzeko erabiltzen da, kanpoko kinada batek sortua, gorputzean aldaketa fisiologiko nabarmenak eragiten dituena. Estresa sortzen duten kinadak eragile estresagarri deritzonak dira.
Gaur egun patologia bat bihurtu bada ere, estresa bizi-iraupenerako erantzun natural eta beharrezkoa da. Izan ere, hasieran defentsa-mekanismoa zen estresa, kronikoa bihurtzen denean osasun-arazo larriak ekartzen baditu ere. Erantzun natural hori gehiegizkoa denean jasangaitzeko tentsioa agertzen da, gorputzean eragina duena, hainbat gaixotasun agertuz. Nerbio sistema eta sistema endokrinoa aktibatzen ditu estresak, eta bizkortze horren ondorioz gaitz ugari datoz; horra hor, nekea, hipertentsioa, antsietatea, depresioa...Estresaren erremedio bezala, yoga ikusten dut; entzun dudanez, jendeak yoga bezalako meditazio teknikak erabiltzen ditu depresio egoerak murrizteko, eta sarri, tratamenduaren osagarri gisa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: