Emakumea Gizartean (Iñigo Aldama)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-11-16 21:54

Azken mendean "mundu garatu" honetan emakumearen garrantzia  gora joan bada ere, garatzeko bidean dauden herri askotan emakumearen egoera negargarria da.

Baita gure gizartean ere, emakume zapalduen kasuak agertezen zaizkigu ia egunero komunikabideetan genero-biolentzia dela eta. Horrez gain, enpresa pribatu gehienetan, gizonei baino dexente gutxiago ordaintzen diete eta zer esanik ez gizartearen alde atzeragotuenetatik jasotako tratu iraingarriaz...

Hortaz, emakumeen eskubideengatik oraindik egiteko asko dagoela uste dut eta denok lagundu behar dugu erabateko berdintasunera ailegatu daitezen bai mundu garatuan baita garatzeko bidean dagoenean ere.


Utzi iruzkina: