ELIKAGAI TRANSGENIKOAK Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-04 19:17

Elikagai transgenikoak genetikoki eraldatutako jakiak dira. Horretarako injinerutza genetikoa erabiltzen dute, nahi duten emaitza lortuz. Era berean, badaude landare trangenikoak eta industrian gero eta leku gehiago hartzen ari dira. Izan ere, gehien aldatzen den landarea soia da artoarekin batera.

Landare transgenikoen aldetik, esan beharra dago enpresa agrikimikoek haien iritziz eratortzen dizkien abantailak: kanpo baldintzekiko indartsuagoak egiten dira eta haien itxura hobetuz eraldatu gabekiko eraginkortasun handiagoa lortzen dute merkatuan leku onena eskuratuz.

Hala ere, badaude kontrako iritzi asko: enpresen aldetik, produktu kimiko gutxiago sortzen dira eta baita ere, elikadura-kalitatea hobetu eta goseteak murrizten dira. Baina, era berean, alergia gehiago sortzen dituztela esaten da eta zenbait pertsonari jaki batzuen aurrean arbuioa sortzen dute.

Nire iritziz, hobe da jakitea zer jaten duzun eta nork egiten duen; adibidez baratzeko elikagaiak janez edo eteko arrautzak hartuz. Horrela alergia gehiago sor dadin ekiditzen da, nolabait. Hala ere ezin dugu gustatzen zaigun janari guztia lortu transgenikoa ez bada.


Utzi iruzkina: