elikagai transgenikoak (Iñigo Aldama)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-11-16 20:58

Elikagai transgenikoak, beste espezie baten DNA daukaten landareetarik edo animalietatik eratorritako elikagaiei deritze. Baina, hau ez da genetikoki eraldatutakoen mota bakarra. Besterik gabe, injinerutza genetikoaz baliatuta espeziaren DNA-a eraldatzen da askotan zomorro edo gaixotasun bati aurre egin dezan.

Badirudi, ekonomikoki nahiz ekologikoki eragin oso ona daukatela; gure planetaren biztanleriaren gorakada izugarriari jaten emateko erraztasun handiak ematen dituelako eta pestizidarik edo herbizidarik ez delako erabili behar. Horrez gain, eta frogaturik ez dagoen arren, ondorio larriak izan ditzake gure osasunean.

Beraz, kontuz erabili behar direla eta guztiz garatu arte gizakiok behintzat ez ditugula jan behar uste dut.


Utzi iruzkina: