bizimodu estresagarria axel

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-11-14 20:59

Estresa da jendeak duen sensazio txar bat. Sentitzen dugu buruan gauza eta arazo gehiegi daukagula, eta orduan estresa sortzen da.

Arrazoi asko egon ahal dira estresa izateko, baina guretzat, ikasle bezala, estresaren iturri nagusia eskola da. Klaseak, parteak, kontroletako notak.... gauza guzti hoiek elkartzen direnean, jasan ezin dugun sentsazioa izaten dugu. hau ekartzen duena da, nahiz eta besteak kulpa ez izan, normalean haserretuta ibiltzen gara, eta gure lagunekin ordaintzen ditugu gure arazoak.

Denok pentsatzen dugu estresa kontrolatuta dugula, baina inork ezin du ekidin norbaitean haserre ibiltzea, nota txar bat atera duelako edo etxeko arazoak dituelako gurasoekin.

Azkenean, estresa gainditzeko, bide nagusia arazoei jaramonik ez egitea, ez egon horretan pentsatzen. Arazoak konpondu ahal baduzu egin, baina ezin baduzu, bizitza segi, eta beti aurpegi alaiarekin


Utzi iruzkina: