Bideo-jokoetako mundu birtualak, Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-03-01 16:32

   Gaur egungo gure gizartean, bideo-jokoak egundoko indarra hartu dute. Izan ere, gure mendean, lehengoekin alderatuz, izugarrizko aurrerakuntza eman du kontu honek.

   Bideo-jokoak, ordenagailuak...denbora pasatzeko jolasak dira, baina asko erabiliz, arriskutusak izan daitezke ere. Buruari nolabaiteko kaltea eragin diezaiokete, eta horren eraginez geroz eta adikzio gehiago sortzen dute. Baina beste aldetik ezin da ukatu, nolabaiteko alaitasuna sortzen dela gugan, horrelako zerbait aurrean daukagunean. Horregatik eta lehen esan dugun moduan denbora pasatzeko jokuak izateagatik, esaten dugu alde onak ere badituztela, gutxi badira ere.

   Niri, inoiz ez dit arreta deitu horrelako jolasen aurrean lau ordu geldirik egoteak. Ordenagailuak bai sorrarazi didala noizean behin nolabaiteko adikzioa, adibidez, hamar minutu soilik egongo zarela esaten duzunean, eta hamar minutu horiek hogeirengatik biderkatzen direnean. Hori dela eta, egunean denbora gutxi igarotzea komeni da aparatu hauen aurrean, hainbesteko adikzioa izan ez dezagun.


Utzi iruzkina: