BIDEO-JOKOETAKO MUNDU BIRTUALAK- Edurne Toscano
Nire iraganari begirada labur bat emanez oroitzen dut umea nintzeneko abenturazko arratsalde eguzkitsuak, motxila harturik lagunen batekin mendira joaten nintzenekoak, edo baloi bat harturik iluntzea etortzen zenera arte jolasten aritzen ginenenkoak. Gaur ordea, egia bada ere betiko jolasak indarrean jarraitzen dutela, oso bestelako jolasak dira gazteek gogokeoen dituztenak. Play Stationak, PSP-a, Nintendo DS, X-Box, eta abar luze bat. Badirudi ikus-entzunezkoaro honetan kaleko errealitatea munu birtualekin alderatzerik ez duela, azkenengo hauen garrantzia aurrea hartu duelarik. Niri behintzat, pena ikaragarrria ematen dit, izan ere munduaren eta bizitzaren aldaketei aurre egiteko kanpoko erralitateari so egin behar diegula uste dudalako, eta fikzizko mundu birtual batek ez digu zauri bat zendatzen irakatsiko, ezta lagunen arteko iskanbilak nola konpontzen diren azalduko.
Honekin guztiarekin, esan dezakeedan bakarra zera da, teknologiak alde batetik gauzak errazten baditu ere, bestetik gauzak zailago jartzen dizkigula.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: