Bideo-jokoetako mundu birtualak (Ariane)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-28 16:56

Gaur egun bizi garen gizartea oso aurreratua da, lehen zegoenarekin konparatuta.
Teknologiari dagokioenez, bideo-jokoetako tresna asko asmatu izan dira bertara jolasteko; game boy makinarekin hasiz, play stationarekin bukatuz.
Nolanahi ere, nahiz eta makina guztiak desberdinak izan eta hauekin batera doazen jokuak ere, makina guztiak betebehar eta eginkizun berberetarako eginak daude; hona hemen, gu entretenitzeko.
Hainbat abantail dituela esan genezakeen; esaterako, aspertuta zaudenean, denbora pasatzeko ondo datorrela. Gainera, "Wii" bezalako makina jokoetan ariketa fisikoa egiteko aukera duzu. Modu honetan, etxetik atera gabe kirola egin dezakezu.
Hala ere, hainbat desabantail ere atera diezazkiokegu bideo-jokoetatko mundu birtual honi. Horietako bat, oso garestiak direla da, makina hauek jolasteko aukera asko izateak, prezioa igotzen baitu. Bestalde, beste desabantail bezala eta niretzat garrantzitsuena,  hauei engantxatzea izango litzateke. Lehen esan bezala,  ondo dago momentu baterako makina hauek erabiltzea. Gauza da, egon behar genezakeen baino denbora gehiago pasatzen badugu bideo.joko hauen aurrean, engantxatzeko posibilitatea izan genezakeela.
Hau diot, nire esperientziaren arabera, pertsona bat baino gehiago ezagutzen dudalako etzetik ateratzen ez direnak, egun osoa joko hauetan jolasten direlako. Horregatik, nire ikuspuntutik, uste dut ondo dagoela denbora mugatu batean makina hauek erabiltzea, beti ere hauei engantxatzen ez bagara, kanpoan beste pertsonak bezala bizitza sozial bat egin dezagun.


Utzi iruzkina: