Bideo-Jokoetako Mundu Birtuala Oiartza

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-28 15:58

Egun, bideo-jokoek garrantzi handia lortu dute gizartean, batez ere gazteen artean. Bideo-jokoek gizabanakoa mundu irreal batean murgiltzen dute fantasiaz eta abenturaz beteak.

Joko berri hauetan gaitasun askoren susperraldia agertzen zaigu. Diotenez, mundu hauetan murgildutako gazteek intuizio eta azkar erreakzionatzeko gaitasun berezia dute.

Hala ere, joko hauek norbanakoa askotan erabat menperatzen dute eta mundu errealetik at eramaten dute, orduak eta orduak telebistaren aurrean pasatuz.

Nahiz eta arriskuak asko eta larriak izan, ez dira gazte guztiak saku berberan sartu behar. Pertsona mundu errealaren eta fantasiazkoaren ezberdintasunak antzeman ditzan, ez du zertan egunero bideo-jokoekin egon behar.

Ez dut, agian neska izateagatik, mundu irreal horrekin zer ikusirik, nahiago dut naturan erlazionatu.


Utzi iruzkina: