bideo-jokoetako mundu birtuala (iratxe)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-28 16:25

Gaur egun bideo-jokoek gero eta indar handiagoa daukate. Gero eta bideo-joko ezberdinak ateratzen dute eta egungo gazteek gero eta gehiago erosi eta jolasten dute.

Nik uste dut bideo-jokoek desabantaila gehiago dituztela, abantailak baino. Horrek ordenagailuaren aurrean ordu asko egotea suposatzen du, eta ikusmenean kalte egitea ere. Baita ere azken finean adikzioa sortzen du eta egun osoan ordenagailuaren aurrean egotea eskatzen dizu. Baina hori guztia alde batera utzita, azkenean txarrena zera da: guztioi gustatzen zaigula eta guztiok amaitzen dugula ordenagailuaren aurrean. Gauza hauek guztiak gerta ez daitezen uste dut jokalari bakoitzaren gurasoek neurriak hartu beharko lituzketela.

Egia esan, ez daukat harreman handirik bideojokoekin. Ez zaizkit gustatzen halako gauzak. Txikitan gehiago jolasten nuen baina gaur egun ez dut jolasten modan dauden bideojokoetara.


Utzi iruzkina: