Bideo jokoak (Unai)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-04-06 19:34

   Non dira garai horiek, non, gazteak kalean edozerekin konformatzen baitzirenjolasteko? Batzuk diote teknologiaren berrikuntzek positiboki eragin duela gizarteari. Zein etekin ateratzen dugu gizartean telebista, ordenagailu nahiz bideojokoz lelotzea? Gizarteari ez dio ezer eman baina boteredunei bai diru gehiegi. Gobernuen ideiak zabaltzeko erabiltzen dituzte teknologia berriak.

   Bideojokoek gai errealak erabili ez ezik, gerraren eta biolentziaren aldeko ideiak hedatzen dituzte. Bideojokoak, gizartea errealitateaz aldentzeko eta haren aurrean indiferentziaz aritzeko erabiltzen dute. Honela gizartearen mobilizaziorako erraztasuna galtzen da. Boteretsuak dira onura ateratzen duten bakarrak, hauek, bideojokoen bidez gazteak kontrolatuko baitituzte eta haien kontrako oihuak oso gutxi izango dira, gehienak bideojokoekin egongo baitira.

   Bideojokoak, hainbeste kaltetzen du gizartea, non, AEB-n bideojokoak txoro baituzten gazteak, leku publikoetan armekin sartu eta edonora tirolatzen dute. Beraz, amai dezagun bideojokoekiko dugun mepekotasunarekin!  
  


Utzi iruzkina: