Bideo jokoak (eukene)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-03-01 22:06

Bideo-jokoak denbora pasatzeko jolasak dira eta gaur egun oso aurreratua da, baina asko erabiliz, arriskutusak izan daitezke, izan ere adikzioa sortzen dute eta errealitatea eta irrealeran arteko aldeak nahasten dituzte.

Beste aldetik ezin da ukatu, nolabaiteko alaitasuna sortzen dela gugan, horrelako zerbait aurrean daukagunean. Horregatik eta lehen esan dugun moduan denbora pasatzeko jokuak izateagatik, esaten dugu alde onak ere badituztela, gutxi badira ere.

Nire esperientziaren arabera, pertsona bat baino gehiago ezagutzen dudalako etxetik ateratzen ez direnak, egun osoa joko hauetan jolasten direlako. Horregatik, nire ikuspuntutik, uste dut ondo dagoela denbora mugatu batean makina hauek erabiltzea, beti ere hauei engantxatzen ez bagara, kanpoan beste pertsonak bezala bizitza sozial bat egin dezagun.


Utzi iruzkina: