Aurrekiko harremana Unai

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-17 13:23

Atzera begiratzen dudanean eta umea nintzeneko bizipenak gogoratzen ditudanean, lotsatzen naiz. Txikitan, oso alaia nintzen, alaia bezain inuzentea. Klasean, arreta prestatzen nuen eta ondo eramaten nituen ikasketak. Baina, institutua hasi baino lehen nire bizitzan sufritu dudan aldaketarik latzena jasan nuen, loditzen hasi nintzen. Horrekin batera, alfertzen hasi nintzen. Honekin, haurrak arreta ugari behar dituztela esan nahi dut. Garai horretan zerbait gertatu zen nire bizitza aldatu zuena, baina ezin da beti beste baten gainean egon. Beraz, aldatu zen gauza hori ekiditzea oso zaila da, baina haren ondorioak ez. Nire inguruan zeudenak hauen berri izanda zerbait egin bazuten guztiz ezberdina izango nintzen. Ez ditut hauei errua botatzen ari, ni ez bainintzen konturatuko. Umeen lehenbiziko heziketan haien izaera moldatzen da, horregatik da hain garrantzitsua. Baina aldi berean, 'irakasleak' hauek behar duten arreta eman behar diete. Esaten dudan arreta, babesarekin erratzen da. Arreta ez da babesa, arreta laguntza da, haien erabakiak zuzentzeko eta ondo hezitzeko. Azken batean gehiegizko babesa ez da bereziki ona haurrentzat, umeak bakarrik defendatzen irakastera lagun ditzagun. Orduan, umeak behar duten arreta eman behar diegu, baina ez gain babesten.


Utzi iruzkina: