Artearen Beharraz Jessica

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-10-18 17:01

 Oraindik arterako ez dago definizio zehatzik baina batzuen arabera artea barruko sua pizten duen adierazpide mota bat da. Beste batzuentzat, berriz, estresa liberatzeko era da. Baina gehienontzat artea koadroak margotzeko, eskulturak egiteko edota musika eta hainbat eratan sentimenduak askatzeko modua da.

 Artea hainbat gauzatarako balio du: Lehen esan dudan bezala barruko sugarra ateratzeko, estresa liberatzeko, sentimenduak agertzeko edota hainbat gauzatarako balio du. Artea orain dela asko jaio zen eta hasiera batean biziiraupenerako balio zuen. Hasieran artea gehien bat koadroetan eta eskulturetan oinarritzen zen, koadro bakar bat egitea edo eskultura bat egitea hainbat denbora kostatzen zuen, gaur egun, horma bat hartu eta mertan zazpi marra marraztu eta hori artea konsideratzen da. Gaur egungo artea kaka da, bi tontakeria eginda amaitu egiten da eta hori ez litzateke horrela izan beharko eta hori ez dut nik bakarrik pentsatzen.

 Gaur egungo arteak ez du pena merezi. Orain dela hainbat mendetako koadro bat eta gaur egungo bat konparatuta eta arretaz begiratuz, gaur egun, inspirazio falta dago eta gaur egungo arteari mespretzuz begiratzen diot. Artea sentimenduak igortzeko eta hurrengo generazioek guri buruzko gauzak ikasteko modua da, ez bi txorrada jartzea eta hainbat diru lortzea.


Utzi iruzkina: