Artearen beharra Josune
Artea, garai ezberdinetako ideiak defendatzen dituen pentsamendua da. Artea, modu askoren bitartez transmititu daiteke, adibidez, kuadroen, eskulturen edo paper baten bitartez. Eta honetaz aparte, hainbat arte mota daudela esan dezakegu. Orohar, pertsona batzuentzat, musika artea da, besteentzat literatura eta besteentzat munduan gutxien iruditu ahal zaiguna artea da.
Artea betidanik egon ohi da gure gizartean, inoiz joango ez den mugimendua izango da. Baina lehengoarekin alderatuz desberdina iruditzen zaigu. Adibidez gaur egun, lehen baino artista gehiago daude eta hori iruditzen ez zaigun arren, modu nabarmenean nabaritzen da.
Artista bakoitzak badauka mugimendu hau transmititzeko modua eta gure gustukoa izan ez izan, errespetatu behar dugu. Horregatik uste dut artea betirako iraun behar duela.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: