artea (eukene)

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2010-09-26 17:13

Erralitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza da. Gaur egungo antropologiaren inguruko ikerketek adierazten dutenez, gizakia beste animaliengandik bereizten duten zenbait elementuren artean sormena dauka, abstrakzioa eta irudimena bezalako gaitasunak dira. horiek, guzti horiek dira, hain zuzen ere, arte deitu izan den ekimenaren jatorrizko tresna batzuk.

Garbi dago, beraz, arte oso fenomeno konplexua dela eta neurri handi batean faktore askoren menpekoa: artelana burutzeko materialak, agintarien nahiak, gizatalde baten baharrak edo amatsak, egileak transmititu nahi dituen sentsazioak edo mezuak, halabaharrean, eta beste.

artea azken finean, eskatzen duena eta era berean eskaintzen duena galdera piloa baino ez da, horiek erantzutean emaitza finkorik ez dugu lortuko.

Horrela, artea sentsazioak direla esango genuke. sentzazio estetiko nahiz sinbolikoak, ekarpenezko ala arbuiatzezkoak.

Artea garaia interpretatzeko balio digu izan ere, artistentzat nahi zutena rebindikatzeko metodo bat zen.

Hasi berriko urtean arte artu dut, oraindik ez daukat informazio handirik, baina, gustuko dut, ez dut kuadro, eskultura, arkitektura bat ulertzen azalpenik gabe garaia azaltzen duelako eta hori dena, baina, miresten ditut artistak, arrigarria da nola pertsona bateri alako gauzak okurritzea.

Besteetan kaka utsa iruditzen zaizkit izan ere egiten duten gauza batzuk egin ahal ditu nik, baina ez dugunez egiten ezin gara kezatu.


Utzi iruzkina: