apaingarriak unai

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-02-17 10:59

Betidanik egon dira pertsona bereziak. Gaur egungo atzerakoitasuna, ezberdina dena, anormal bezala ikusteak ekarri digu. Pertsona guztiak ez gara berdinak. 'Peircing'ak eta tatuajeak, tribuetatik etortzen dira, hauentzat normala da beren gorputza horrela apaintzea. Hemen, konplexurik ez daukan pertsona bat, atzerakoi batzuen artean igarotzean, mesprezuzko begiradak jaso beharko ditu. Horrela da gure gizartea, ezberdinak beldur ematen du, nahiz eta hobeagoa izan. Adibiderik garbiena, komunismoa da. Betidanik izan da txarto ikusia kapitalismoaren menpe dauden herrietan. Jendeak kasu egiten dio lau atzerakoiek pentsatzen edo esaten dutenari eta amoral bihurtzen ditu. Zorionez, gero eta pertsona ari dira konplexuak alde batera utziz eta bere gorputza apaintzera ausartzen direnak. Gaur egungo teknologiaren berritasunagatik, tatuajeak kendu ahal dira( ordainduta, noski ), baina 'pearcing' edo belarritakoak marka uzten dute. Horregatik, asko pentsatu behar da egin baino lehen. Moraleja: utz ditzagun beste pertsonek nahi dutena egiten. Hauek zu baketan utz zaitzaten. Azken finean zure gorputzean nahi duzunan egin dezakezu.


Utzi iruzkina: