ALDA DEZAKE MUSIKAKAK MUNDUA?- Edurne Toscano
Musikak mundua alda dezakeela esatea gehiegizkoa badirudi ere, egia da gugan sentimendu ugari transmititzen dituela. Hala izanda, bedurrezko film batean pasarteari tentsioa emateko musika bat erabiltzen da, pelikula dramatiko batean ordea, musika melankoliatsua, eta humorezko pelikula batean musika alaiak erabiltzen dira.
Honi ereparatuta musikak munduan izan dezakeen eragina zein izan daitekeen galdetzen diot neure buruari, eta burura etortzen zaizkidan lehendabiziko abestiak alderdi falangistaren, edota alderdi naziearen eta antzeko izaera politikoko elkarteen ereserkiak dira. Zertarako balio dute? Akaso politikak badauka loturarik musikarekin? Hau kontuan izanda musikaren erritmoa gizakiaren burmuinean txertatzeko ahalmena daukala iruditzen zait, eta honela, gizakia bereganatzeko ahalmena ere baudaukala pentsa dezaket.
Niri, adibidez, gertatu izan zait gustoko ez nuen abestiren bat nire lagunek behin eta berriz jarri izateagatik denaborarekin gustuko izatea, eta orain, soinu hori entzutean oroimenera etortzen zaizkit pertsona konkretu batzuk.
Hortaz, nire galdera zera izango zen... Zein da musikaren indarra?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: