ZALDIBIAKO UDALA OSATU DA
Adostasuna izango da Udal funtzionamendurako giltza.
Mahai berean eseri dira ANVko 4 ordezkariak eta Aralarreko 4 zinegotziak erdian udaleko idazkaria zutelarik.
dal hauteskundeetan Aralar eta EAE-ANV alderdiek bototan berdindu ondoren, azkenean adostasunera iritsi dira bi aldeak, Udala nola gestionatu erabakitzeko. Gaur eguerdiko 12:00etan egin duten udalbatzan jakinarazi dutenez, Aralarrek 4 zinegotzi hartuko ditu; honenbestez, EAE-ANVrekin adostu beharko ditu erabaki guztiak. Bi aldeek, aurrerantzean "adostasuna eta elkarlana" ezinbestekoak izango direla zehaztu dute. Udalbatzan, hainbat herritarrek protesta egin dute gainera, "demokrazia zero" zioten kartelekin. Prentsa eta komunikabide asko gerturatu dira Zaldibiako kasua ezagutzera.
Herritarrak pleno aretoan DEMOKRAZIA ZERO diotek atxitzak eskutan.
Iruditan udal osaketa demokratikoa izan arte, gaur izendatu den behin behineko alkatea, Patxi Aierbe
KAZETARI ANDANA
Komunikabide askotako kazetariak izan ditugu gaur gure herri txikian. Seguruenik morboa eta notizia billa zetozen. Tartean EFE eta EUROPAPRESS agentzietako profesionalak ere izan dira. Azken hauek oraindik ere Aralarrek 5 zinegotzi hartu dituela esaten ari dira.Ea norbait konturatzen den Euskal Herrian kazetari izateko ere, euskara jakitea ezinbesteko dela.