ZALDIBARKO BERBALAGUNEKO IZEN EMATEA ZABALIK

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2021-09-30 10:40

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1632991467896

Zaldibarko Berbalagunok, aurtengo ikasturtearekin hasi gara jada eta izen ematea zabalik dagoela ospatzeko, aurreko irailaren 25ean, ekitaldi berezi bat antolatu genuen. 

 

Hodei magoarekin batera, magia ordua izan genuen. Heldu zein umeentzako ekintza paregabea izan zen eta oso gustura egon ginen, danok batera, udaletzeko plazan. Eguraldiak ere lagundu zuen!

Ostean, Tonbola ikaragarri bat antolatu eta opari izugarriak banatu genituen herritar guztien artean!

Mila esker hurbildu ziren herritar eta Berbalagun uztiei eta Hodei Magoari.

Datorren hilabetean zer egingo dugun jakin nahi?

 

Adi gure sareetan....


Leave a Comment: