ZALDIBARKO BERBALAGUNEK DANTZA SAIO BATERA GONBIDATZEN ZAITUZTETE

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2021-05-11 18:05

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1620749286460

Zaldibarko berbalagunen maiatzeko ekintza osagarria.

Hilabete honen bukaera, maiatzaren 23an hain zuzen, Zaldibarko Berbalagunek herritar guztientzako irekia dagoen ekintza bat antolatu dugu, animatuko zara?

Maiatzaren 23an, domekan, goizeko 11:00ean liburutegi zaharrean bilduko gara, denok batera (bi txanda egingo dira) goiza, dantza saio paregabe batean pasatzeko. Bi txanda egingo dira, bat helduentzako eta bestea familientzako.  

Familiako partaide guztiei zuzendutako ekintza da eta baita helduentzako ere. Domeka goiza euskaraz eta modu dinamikoan pasa nahi baduzue, ez galdu denbora eta eman izena!

Egoera dela eta, parte hartze mugatua egongo da eta Berbalagun izateak lehentasuna izango du.

Izena emateko:

Esteka honetan sartu: https://forms.gle/JRw1wnSGQi58QmATA  

Emailaren bidez: zaldibarkoberbalaguna@gmail.com

Telefono bitartez: 688 72 29 89


Utzi iruzkina: