URTARRILEKO IZEN EMATEA
BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.
Urtarrilean izena emateko bigarren aukera zabalduko da.
- Urtarrilaren 18an bigarren izen emate deialdia irekiko da.
- Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dute.
- Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzte.
- Euskal Herrian 7.700 lagun elkartzen gara mintzapraktika saioetan.
Urrian ikasturtea hastearekin batera, Zaldibarren, Berbalagun talde berriak sortuko ziren eta urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du bigarren izen emateari esker. Berbalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Izan ere, ekimenak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.
Uda ondoren, asteroko hitzorduei ekin zieten, elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Urtarrilean berriz ere mintzapraktika egiteko bilduko dira, bigarren deialdian bat egin duten mintzalagun berriekin batera. Berbalagunak euskaraz bizi nahi dutelako, bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan aritzen dira hizketan eta pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonekin hasiko dira euskaraz hitz egiten.
Nondik norakoak
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izena.
Berbalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
- Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean... euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
- Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Berbalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.
- Euskaraz bizi nahi baduzu, utzi lotsak alde batera eta etorri zaitez euskararekin bate egitera. Eta euskaraz bizi bazara, aukera ezin hobea da zure herria euskalduntzen laguntzeko.
Euskara bizi, erabili
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu.
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:
- Euskaraz komunikatzeko gai izatea.
- Astean ordubetez elkartzeko prest egotea.
Gaur egun 7.721 mintzalagun elkartzen gara. Guztira 1.222 taldek osatzen dute berbalagunon sarea, komunitatea.
Guztira, 21 herri eta eskualdek hartu dute parte kanpainan, baina Berbalagun egitasmoetan parte hartzeko deia Euskal Herri osora hedatu nahi du deialdiak.
Izen ematea
Izena emateko, Zaldibarko udalean eta liburutegian aurkituko dituzuen eskuorrietan edota https://labur.eus/zaldibarkoberbalaguna estekako galdetegia betez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Zaldibarko udalean galdetu, https://blogak.eus/zaldibar webgunean sartu edo jar zaitezte gurekin harremanetan zaldibarkoberbalaguna@gmail.com helbide elektronikoan edo 688 72 29 89 telefonoaren bidez.
Izena emateko epea, urtarrilaren 18tik 31ra bitartean izango da.
Kanpainaren irudiak
Kanpainarako sortutako bideoa ikus daiteke hemen:
Iragarkia: https://labur.eus/mintzalaguna-elkarrekin-2
Iruzkinak
Utzi iruzkina: