SORMEN TAILERRA

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2023-06-15 10:12

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1686817916702

Atzo sormen tailerra izan genuen. Familiei zuzendutako tailerra, haur eta helduek elkarrekin jolastuz euskara praktikatzera bideraturiko ekintza.

Jolas libre eta esplorazioaren bidez une magikoak sortzeko aukera eman zigun tailerrak. Haurrek duten imajinazioari esker jolas ezberdinak irten ziren, eta oso ondo pasatu genuen. 

Material natural, berreskuratu eta berrerabiliak erabiliz, erabilera berriak eman genizkien. 

Landu genuen gaia erleen mundu sinestezinarena izan zen. Tailerrean genuen material ezberdinak erabiliz, esplorazio eta imajinazioaren bidez jolasak eraikiz. 

Adin ezberdinateko umeak elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera paregabea izan zen. Baita ere, haurrak beraien gurasoekin jolasteko aukera eman zuen, elkarrekin partekatzeko momentu oso polita. 

Haur eta helduek, jolasaren bidez eta ondo pasatuz, EUSKARA PRAKTIKATZEKO ETA EUSKARAZ MINTZATZEKO AUKERA PAREGABEA!


Utzi iruzkina: