PRIMERAN PASA GENUEN SENDABELAR TAILERREAN!

Primeran ibili ginen aurrekoan landare artean!!! Eskerrik asko Txaramela taldeko Ainarari eta gerturatutakoei hain arratsalde dibertigarria pasaraztearren. Hainbat jakintza elkarbanatu ostean “Kalendula” landarearekin, olioarekin eta argiziariarekin ukendu bat sortu genuen! Baita mandarina-azal, menta eta labanda sikuarekin sortutako usain gozoa gordetzen duen poltsatso bat ere!
Udaberri aldera landare hauek batzeko ireeraren bat egingo dugu, beraz, adi.
Hurrengo batean, zu ere gurekin etortzera anima zaitez!
#ZaldibarEuskaraz #ZaletuEuskaraz #EginDezagunEuskaraz
Iruzkinak
Utzi iruzkina: