OTSAILAREN 28AN EITZAGAKO ERROTAN EGON GINEN

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1726563340439 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2021-03-04 18:37
2

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1614880504867

Pasadan domekan, otsailaren 28an, Zaldibarko Berbalagunak antolatuta, berbalaguneko zenbait partaide eta herritarren artean, Eitzaga auzora joan ginen oinez.

Helburua Eitzagako errota ikustea bazen ere, bidean, garai bateko “asto-pista” bat eta bideek izan duten bilakaera ikusi genuen. Gainera, auzora heldu ginenean, bertako baserriak bilatzeko jolas bat egin genuen taldeka. 

Baina dudarik gabe, interesgarriena, Iñakik eta Itziarrek (bertako bi biztanle eta errotako jabeek), Eitzagan dagoen errota erakutsi ziguten. Errota, artoa txikitzeko eta ondorioz uruna egiteko erabiltzen zen. Kontatu zutenagatik, errota baino gorago dagoen erreka batetik, errotara ura ekartzen zuten eta bertan, errotaren beheko aldera bideratuz, mekanismoa mugiarazten zen. Honek, goiko aldean zegoen harria mugiarazi eta horrek egiten zuen artoa txikitzea eta hau urun bihurtzea. 

Goiz ikaragarria izan zen, eduki aldetik oso interesgarria, eguraldiak lagundu zuen eta lagun artean egindakoa. 

Jada irrikatan gaude denak hurrengo hilabeteko ekintza heltzea. 

 

Zaldibarko Berbalaguna


Utzi iruzkina: