MITZAPOZA TONBOLA!

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1664196468206 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2022-11-17 14:13

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1668691686921

Azaroaren 27an Zaldibarren egingo den neguko azokan Mintzapoza tonbola antolatu dugu. Bertan sari ezberdinak banatuko dira katiluak, boligrafoak, koadernoak, termoak, poltsak. 

Berbalagunenan izen emateko aukera ere zabaldu nahi dugu. Astean behin euskaraz praktikatzeko aukera ematen du honek. Talde txikietan biltzen gara, eta ordu betez euskaraz hitz egiten dugu kafe baten bueltan. 

Asko dira bere egunerokotasunean euskaraz hitz egiteko ohitura hartu dutenak honi esker, euskaraz hitz egiteko konfiantza hartu dutelako, soltura eskuratu dutelako eta baita euskara maila hobea dutelako. 

MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu gurea, baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu. 

BERAZ, ANIMATU ETA EMAN IZEN BERBALAGUNEAN!

Izen emateko: 

- Udaletxe edo Liburutegiko esku orrietan. 

- zaldibarkoberbalaguna@gmail.com postan

- 688 72 29 89 telefonoan

- lagun.eus/zaldibarkoberbalaguna


Utzi iruzkina: