MAHAI JOLASAK EUSKARA PRAKTIKATZEKO LAGUN EZIN HOBEAK
Aurreko asteburuan, Zaldibarko Berbalagunetik mahai jolasen tailer bat antolatu genuen eta ikaragarri ondo pasa genuen denak batera eta euskaraz jolasean.
Euskara familian erabiltzen hastea erabakitzen dugunean, egunerokotasuneko ekintzak etortzen zaizkigu burura. Baina etxean eta batez ere familian euskara lantzeko modu asko daude.
Oraingo honetan, neguarekin batera datozen egun euritsu eta hotz horietan, eguna etxean, familiartean eta euskaraz pasatzeko aukera paregabea ekarri dugu gurera.
Igandean, hiru karta jolas berri ikusi eta haiekin jolastu genuen:
- Mysterix 4-12 urte (DJECO): Irudiak dituzten kartak dira. Bertan, irudi pilo bat topatzen ditugu baina denak dautake haien artean zerbait komunean. Bueno... denak ez! Lekuz kanpo dagoena bilatu eta honen izena esaten lehena izan behar zara.
- Familou 5-10 urte (DJECO): Guztira 7 familia osatu behar dituzue. Bakoitzak 3 karta izango ditu eskuan eta txanda bakoitzean bakarra bota dezake. Nola egingo duzue otsoak ez arrapatzeko? Jolas kooperatibo dibertigarria non denon artean otsoa irabasten lortu behar dugun.
- Swip´sheep 5-99 urte (DJECO): Estrategia jolas izugarria. Gainerako artzainei ardiak osten saiatu beharko zara, baina kontuz, haiek ere zureak kentzeko prest egongo dira eta!
Jolasetara jolastu ostean, jolas berriekin zozketa egin genuen eta beste zeinbait jolas ikusteko eta probatzeko aukera ere egon zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: