IZEN EMATEKO AUKERA!!

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2024-01-10 10:09

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1704878343717

EGIN ZAITEZ BERBALAGUN!

Gustuko duzu mendira joatea, yoga egitea, eskulanak egitea, sukaldaritza edo paseatzea? Zaldibarko Berbalagunean zaletasun berdina duten kideekin talde berriak sortu nahi ditugu. Eman izen eta esaiguzu zer egitea gustatuko litzaizukeen. 

Ikasturte honetan hiru talde dauzkagu martxan, bi talde arratsaldez eta bat goizez, kafe bat hartzeko biltzen direnak. Arratsaldeko taldeetako bat astearteetan 18:00etan biltzen da, eta bestea ostegunetan 16:15etan. Goizeko taldea astearteetan 9:30etan. 

Momentuz dauden taldeak kafe bat hartzeko biltzen dira, baina talde berriak sortu nahi dira, zaletasunak partekatuz euskaraz hitz egiteko espazio ezberdinak sortuz.ANIMATU ETA EGIN ZAITEZ BERBALAGUN!

Izen ematea: 

- labur.eus/zaldibarkoberbalaguna

- Udaltxe eta liburutegiko esku orrien bidez

- 688 722 989 

 


Utzi iruzkina: