IZEN EMATEA ZABALIK!

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2023-09-18 10:27

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1695031348580

 

Zabalik da jadanik 2023/2024 ikasturteko Berbalagun egitasmoan izen emateko epea. 

Euskaraz hitz egin nahi duzu eta ez daukazu norekin? Egin zaitez Berbalagun. Astean behin, ordu betez, euskaraz hitz egiteko aukera ematen digu Berbalagunak. Honetaz gain, ekintza osagarriak ere antolatzen dira.  

Berbalagunak ongi pasatuz euskara praktikatzeko aukera ematen digu.

Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Berbalagunak aukera hau ematen du, euskaraz hitz egiteko espazio bat izatea ahalbidetzen du

Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? 

Euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan. 

Animatu eta izen eman!

IZEN EMATEA: 

- Udaletxe eta liburutegian dauden esku orrien bidez. 

- labur.eus/zaldibarkoberbalaguna

- 688 72 29 89


Utzi iruzkina: