IZEN EMATEA BERRIZ ZABALIK ZALDIBARREKO BERBALAGUNEAN

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2022-01-24 21:00

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1643054969380

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz?  

Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko! 

Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!   

 

Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkien hainbat gauza egiten dituztela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko. 

Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren... 

 MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu. 

Emaitza bikainak lortu nahi badituzu, zure koinatuari euskeraz ZASKA bat eman nahi badiozu, ez galdu aukera! Aprobetxatu hilabete honetako eskaintza berezia: urtarrilean izena emanda, martxoan Sagardotegirako  autobusean lekua gordeko dizugu! 

Gainera, urtarrileko izen ematea animatzeko, Tonbola bat antolatu dugu Zaldibarko udaletxeko plazan urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:30etan. Animatuko zara?? Aukera paregabea da euskaraz egiteko eta sari mordoa eramateko! 

 

 

Izen ematea urtarrilaren amaierara arte zabalik!

Udaletxe edo Liburutegiko esku orrietan

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com postan

688 72 29 89 telefonoan 

https://forms.gle/mxrZcrDV43AVjzCa8 loturan 

 



Utzi iruzkina: