EUSKARAZ HITZ EGIN NAHI DUZU BAINA EZ DAUKAZU NOREKIN EGIN? EGIN ZAITEZ MINTZALAGUN

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1726563340439 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2022-09-13 14:55

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1663075193562

Zabalik da jadanik 2022/2023 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea. Urtez urte ari da zabaltzen Mintzalagunen sarea Euskal Herrian, urtez urte gehiago dira elkarrekin praktikatuz euskaraz aritzeko espazio eta guneak irabazten ari diren lagunak. Ezagutzen al duzu Mintzapraktika? Probatu ez duenak ez daki zer den hau! 

Euskaraz praktikatu nahi duzu baina ez duzu Mintzapraktika ezagutzen? 

Asko dira euskaraz aritu nahi eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek, euskaltegian ikasitakoa praktika jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzapraktikan aurkitzen dute eskaraz lagun artean aritzeko aukera. 

Euskaltzalea zara eta zure herrian euskaraz gehiago hitz egin dadin lagundu nahi duzu? 

Euskaltzale asko dago bere herrian euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen lagundu nahi duena. Eta Mintzapraktikan parte hartuz eragiten dute horretan.

Ezagutzen al duzu Mintzalagunon mundua? 

Mintzapraktikan pertsonen arteko harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz. Taldean elkarrekin aritzen dira eta euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hauetan eraginez. 

Asko dira Mintzapraktikan hasi eta gaur egun beraien lagunekin, familiakoekin, lankideekin euskaraz aritzen direnak. Euskaldun izateaz harro sentitzen direnak. Horrela ari dira, herriz-herri, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak irabazte. 

Probatu ez duenak ez daki zer den hau! 

Mintzapraktika ongi pasatuz euskara praktikatzeko ezagutzen duten aukerarik onena dela diote parte hartzaileek. Laguntasuna eta babesa trasmititzen dituen jendez inguratuta, Mintzapraktikan euskaraz hitz egiteko konfidantza eskuratzen delako. 

Satisfrakzio handia ematen du horrek. Baina beste sentsazio positibo pila bat ere ekartzen omen ditu Mintzapraktikan aritzeak. Probatu ez duenak ez daki zer den hau!

IZEN EMATEA ZABALIK!

https://topagunea.eus/zabalik-da-jadanik-2022-2023-ikasturterako-mintzapraktika-egitasmoetan-izena-emateko-epea-euskaraz-praktikatu-nahi-duzu-euskaltzalea-zara-eta-herrian-euskaraz-gehiago-hitz-egin-dadin-lagundu-nahi-du/

 


Utzi iruzkina: