Ederki pasa dugu gaurko yoga saioan!
Ederki pasa dugu gaurko yoga saioan! Arantxa irakasleak gidaturik, Yogaren historiaren errepasotxo batekin hasi dugu ikastaroa. Yoga mota ezberdinak daudela ikasi dugu, mendebaldean gehien erabiltzen den yoga saioari ekin diogu jarraian. Gure izatea aurkitzen lagungarri omen da yoga. Arnasketaren laguntzaz, hainbat postura ezberdin landu ditugu, euren artean behiarena eta katutxuarena ere praktikan jarriz....amaitzeko, lurrean etzanda hildakoarena ere erabili dugu...Ordubete pasatxo iraun duen saio honek eraberriturik utzi gaitu guztiz, ondorengo betebeharrei aurre egiteko sasoi betean! Ea hurrengo batean ere berriz Arantxaren irakaspenak ikasteko aukera dugun! Itzela izan baita eta primeran pasa baitugu! horixe da ain zuzen Zaldibarko Berbalaguna egitasmoak antolatzen dituen ekintza osagarrien helburua, euskaraz aritzeko une eta gune atsegiñak sortzea. Besarkadak beraz gerturatutakoei, zein Arantxari berari!!! :) ;)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: