DOMEKAN IKUSITAKOA JAKIN NAHI?

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1726563340439 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2021-04-26 10:12

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1619425807559

GOIERRI AUZOAN ZEHAR IBILI GARA

Atzo, zaldibarko goierri auzoa ezagutzeko asmoarekin, zaldibartik irten, eta baserriz baserri, goierrira heldu arteko ibilbidea egin genuen. Guztira, 33 baserri ikusi genituen!

Bertako bizilagunak ezagutu eta baserrietako istorioak kontatu zizkiguten, orain arte ezagutzen ez genituen istorio asko dago gure herrian... 

Ibilbidearen erdialdera, baserriak momentu batez utzita, pinudi baten erdian dagoen sekuoia erraldoi bat topatu genuen. Nagusiek, zuhaitzaren neurria asmatzeko jolas bat egin zuten eta txikiek, goierriko hermita ondoko lurrean, ikusitako arbola eta beste zenbait animalia fantastiko marraztu zituzten. 

Ibilbidea berriz hartu, eta auzoko azken baserrietatik pasa ostean, udaletxeko plazara bueltatu ginen, poz pozik. 

Hurrengo abenturaren zain gaude denok. Zein izango da hurrengoa? 

Jakin nahi baduzu, jarrai iezaguzu gure sareetan!


Utzi iruzkina: