BURUHANDI TAILERRA
Atzo Buruhandi tailerra izan genuen Berbalagunean. Liburutegi zaharrean egin zen, arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Parte hartze handia izan genuen, 20 haur etorri ziren beraien gurasoekin.
Haur bakoitzak, gurasoen laguntzaz, buruhandi bat sortzeko aukera izan zuen. Hauek egiteko mahai batean material ezberdina kokatu zen, kartulinak, gometxak, gezurrezko ilea, tapoiak... eta lan egiteko mahaietan guraizeak, kola emateko pistolak... zeuden. Material ugari buruhandia norberak nahi bezala osatzeko.
Buruhandi oso ezberdinak egin ziren, bakoitzak bere imajinazioa erabiliz egindakoak, denak oso politak.
Bukaeran puxikak egin genituen, eta haurrak elkarrekin jolasten ibili ziren buruhandiak jarri eta puxikekin elkarri joz.
Oso dibertigarria izan zen, jendeak oso ondo pasatu zuen eta pozik irten ziren, bakoitzak bere buruhandi eta puxika etxera eramanez.
Euskaraz aritzeko espazi bikaina sortu zen!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: