BERBALAGUNEN PARTE HARTZEKO IZEN EMATEA ZABALIK!

Ezagutu nahi Zaldibarren dauden taldeak? Prest zaude herrian euskaraz gehiago hitz dadin? Hauxe da zure aukera!
Mintzapraktikaren funtzionamendua oso sinplea da : euskara praktikatu nahi duen lagun talde bat haiekin astean ordu betez euskaraz aritzeko dagoen pertsona batekin elkartzen da, horixe baita mintzapraktika egitasmoaren helburua: euskaraz aritzeko guneak eskaintzea. Maiztasuna , normalean, asterokoa izaten da baina,geroz eta gehiago, partehartzaileen nahi eta beharretara moldatzen diren taldeak sortzen ari dira.
Eskaintzen diren aukerak amaigabeak dira, euskaraz bizi nahi duen pertsona orori horretarako tartea eskainiz. Berritasunekin gatoz, zaletasun berriei atea irekiz oraingo honetan... Zeintzuk diren?mendi irteerak, plaza-dantzak, sukaldaritza saioak eta familientzat tailerrak.
Mintzapraktika , euskararen aldeko aktibismoa
Euskararen alde modu askotan aktibatu gaitezke: lehen hitza euskaraz esanaz, euskara elkarteetan parte hartuz, manifestazioetara bertaratuz eta nola ez , Mintzapraktikan izena emanez. Beraz, proposamen honek zerbait mugitzen dion pertsona orok, gaurtik aurrera izena eman dezake http://www.taupamugimendua.eus/mintzapraktika webgunean edota whatsapp mezua bidaliz 688722989ra.
#EginDezagunEuskaraz
Iruzkinak
Utzi iruzkina: