...eta euskaraz egiten badugu?
Berbalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik!
Funtzionamendu sinplea: euskaraz ondo moldatzen den pertsona bat,hizkuntza maila hobetu nahi duten lagun talde batekin elkartzen da. Partekatzen duten duten denbora hortan euskaraz aritzen dira.
Bada kafetegian biltzen direnak, baina zergatik ez beste zaletasun batzuekin uztartu? mendia, bizikleta,irakurketa...
Egin nahi duzun hori,edo egiten duzun hori...euskaraz!
Izena emateko eskuorriak izango dituzue hurrengo tokietan: udaletxean,liburutegian, tabernetan,saltokietan...
Liburutegian postontzi bat izango duzue eskuorriak lagatzeko.
www.mintzalaguna.eus web orrialdean ere aukera duzue izena emateko.
Zalantza edo argibideak jasotzeko zaldibarkoberbalaguna@gmail.com-era idatzi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: