Azaroak 7ko irteera

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2020-12-04 18:13

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1607102264182

Azaroaren 7an, Berbalagunok ikasturteko lehen ekintza egin genuen. 

Osasun neurriak direla eta, ezin izan ginen oso urrun joan baina horrek asko lagundu zigun Zaldibarko altxorrak aurkitzeko. 

BIdea, Euskal Piraten gutun batekin hasi genuen, bertan, eskutatuta zegoen altxorra bilatzeko erronka luzatu ziguten. Guk, horren aurrean, erronka onartu eta Berrizera bidean jarri ginen. Bidean zehar, gutunean agertzen zen zerrenda bete behar genuen, bertan agertzen ziren elementu ezberdinak aurkituz. Hauek denak aurkitu ostean, altxorra topatzea espero genuenean, Euskal Piratek, azken proba zeukaten guretzako: GALDETEGIA. Honen bitartez, benetako Euskal Piratak garela erakutsi behar genuen eta egin genuen bai, eta altxorra aurkitu ere. Baina bueltako bidean, altxorraren erdia galdu genuen astoak zirela eta.... 

Hemen uzten dizuegu egun horretako argazki bat, gehiago ikusteko, hurbildu gure sareetara: 

Facebook: Zaldibarko Berbalaguna

Instagram: zaldibarkoberbalaguna

Twitter: zaldibareuskara

 

Zaldibarko Berbalagunak. 


Utzi iruzkina: