ARDO DASTAKETA
Atzo Zaldibarko Berbalagunok ardo dastaketa egin genuen Zaldibarko liburutegi zaharrean arratsaleko 18:30ean. Dastaketaren gidaria, aurrekoan bezala, Xabi Ameztoy izan zen.
Lau ardo ezberidin dastatu genituen, zuri bat eta hiru beltz. Aurrekoan bezala, Xabik ardo bakoitzaren inguruko azalpenak eman zituen eta partaideek zituzten galderei erantzuten joan zen.
Dastaketa egin bitartean janaria ere izan genuen, ardoa edan bitartean zerbait pikatzeko (gazta, humus, patatak, ...). Probatu genuen laugarren ardoa txokolate zati batekin dastatzeko eskatu zigun, ardo hori gozoarekin oso ongi doala adieraziz.
Oso ondo pasatu genuen, berriz ere errepikatzeko moduko esperintzia bikaina!
Ardoa dastatuz, hauen inguruko jakintza txiki batzuk eskuratuz eta zerbait pikatu euskara praktikatzeko ekintza ezin hobea izan zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: